Stop Desahuciosek Aiaraldean ordezkaritza bat jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko aza. 9a, 11:16

Egun bizi dugun krisiak ekarri dituen ondorio lazgarrien artean etxeen desjabetzen eta kaleratzeen fenomenoa aipatu beharko genuke, dagoeneko Espainia zein Euskal Herri mailan kezka nabaria sortu duena. 2012ko lehen hiruhilekoan 1400 kaleratzetik gora jaso ziren, izan ere, EAEn. Hainbat dira errealitate honi balazta bat ezartzeko saiakerak egiten ari diren erakunde eta elkarteak baina horien artean nabarmengarriena Stop Desahucios genuke, dagoeneko ezarpen nabaria duena Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, zein estatuko gainontzeko eskualdeetan ere.

Egun bizi dugun krisiak ekarri dituen ondorio lazgarrien artean etxeen desjabetzen eta kaleratzeen fenomenoa aipatu beharko genuke, dagoeneko Espainia zein Euskal Herri mailan kezka nabaria sortu duena. 2012ko lehen hiruhilekoan 1400 kaleratzetik gora jaso ziren, izan ere, EAEn. Hainbat dira errealitate honi balazta bat ezartzeko saiakerak egiten ari diren erakunde eta elkarteak baina horien artean nabarmengarriena Stop Desahucios genuke, dagoeneko ezarpen nabaria duena Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, zein estatuko gainontzeko eskualdeetan ere. Gure eskualdean kaleratzeen fenomenoak izan duen hedapena kausa Stop Desahuciosek Aiaraldea mailan jardungo den ordezkaritza bat ireki izan du Laudion, Omnia udal taldeak hartarako bere egoitza utzi izan diolarik. Antolatzaileek inolako beldur edo lotsarik gabe laguntza beharrez gero beraiengana jotzeko deia luzatu diote jendarteari.

Laudion emandako prentsaurrekoan elkartearen bultzatzaileek orain arte lorturiko neurriak nabarmendu dituzte, izan ere, banku askok, haien ekintzen ostean, desjabetze hainbat atzera bota dituztelako zorren kitatzea modu eramangarriago batean ahalbidetzeko neurriak jarriz gainera: kitatzea atzeratuz, etxea bankuari ematearekin zorra kitatua izatea eta kasu gutxi batzuetan etxean bizitzen jarraitu ahal izatea alokairu sozial baten truk. Halaber, egoera hauen aurrean udal erakundeek fenomeno honen aurrean duten mugapena eta eragiteko tresna falta nabarmendu nahi izan dute, udalek kasta honetako gertaeren aurrean protokolo ezberdinak adostu izan dituzten arren. Horretaz gain, Stop Desahucios-eko kideak prest agertu dira kaleratze bat jasateko zorian dauden pertsonei laguntza psikologikoa eskaintzeko.  

Astelehen, asteazken eta ostiral guztietan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak bitarte, Oketa kaleko 12.eko beheko pisuan izango dira elkarte honetakoak kalteturikoak jasotzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide