Laudioko udalak lehentasunen inkesta betetzeko deia zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko aza. 6a, 00:43

Laudioko biztanle gehienei iritsiko zitzaien dagoeneko udalak duela aste gutxi batzuk prestaturiko lehentasunen inguruko inkesta. Galdetegia herritarrek udalari, zenbait eztabaida-lekuetan (HAZ, auzo batzarrak, kontseiluak...) proposaturiko inbertsioak biltzen dira, diru behar handiagoa edo txikiagoa izango luketenak, laudioar guztiek lehentasuna zeini ematea erabakiko dutelarik.

Laudioko biztanle gehienei iritsiko zitzaien dagoeneko udalak duela aste gutxi batzuk prestaturiko lehentasunen inguruko inkesta. Galdetegia herritarrek udalari, zenbait eztabaida-lekuetan (HAZ, auzo batzarrak, kontseiluak...) proposaturiko inbertsioak biltzen dira, diru behar handiagoa edo txikiagoa izango luketenak, laudioar guztiek lehentasuna zeini ematea erabakiko dutelarik.

Horretaz gain,inkestan bilduriko beste ezein iradokizun gehitzeko aukera izango dute idemaren hartzaileek. Udalak prentsa ohar baten bidez adierazi du  400 inkestatik gora jaso arren herriko biztanleri osoarengandik urrun dagoela. Haatik, laudioar oro animatu du udaletxetik pasa ta inkesta betetzera. Izatez, azkenaldian egondako jai egun kopuru altua izaki, astebete luzatu dute entregatzeko epea. Hala, azaroaren 14a izango da galdetegiak udaletxeratzeko azken eguna. Udalak dio data hau atzeraezina dela, emaitzak abenduko auzo asanbladetarako izan nahi dituztelako eskuen artean. Informazio gehiago www.zurelaudio.net web orrian eskuratu daiteke.  Udal gobernuak inkesten garrantzia berretsi du, berebiziko erabilgarritasuna izango baitute gastuen lehenestea ezartzeko unean, udalak egun dituen baliabide ekonomikoak nahiko mugatuak diren arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide