Ramón de Urquijo eta Guardian enpresak puri-purian

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko urr. 30a, 19:32

 Ramón de Urquijo enpresa arazo ekonomikoekin dabil. Izan ere, Repsolek butanoa banatzeko baimena kendu berri dio,  porrot osoa ekarriaz. Enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu da eta kaleratzeak iragarri ditu. Bienbitartean,  langileek otsailetik dirurik jaso ez dutela salatu dute.

 Ramón de Urquijo enpresa arazo ekonomikoekin dabil. Izan ere, Repsolek butanoa banatzeko baimena kendu berri dio,  porrot osoa ekarriaz. Enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu da eta kaleratzeak iragarri ditu. Bienbitartean,  langileek otsailetik dirurik jaso ez dutela salatu dute.

Eskualdeko UGT sindikatuko ordezkari batek jakinarazi du enpresak eskualdean dituen 28 langileetatik bi administratibo, butano banatzaile bat eta beste langile bat kaleratu nahi dituela. Dirua zor zaien langileek, bestalde,  lehen bailehen alde egin nahi dutela enpresatik diote, hartzekodunen leihaketaren ostean enpresa hartuko duenak zorraren osotasuna ordainduko ez dielakoan.

Baina ez da honakoa, arazoak pairatzen dabilen enpresa bakarra. Bailarako industriak eta, batez ere, langile industrialek bizi duten egoerak zeresan nabariak sortu ditu erakunde ezberdinengan. Ezker Anitzak, adibidez, Guardian enpresako langileek zuzendaritzarengandik azkenaldian jaso izan duten “xantaia” salatu berri du, Isabel Salud legebiltzarrerako hautagaiak adierazi zuenez: “Onartezina da jarduteko era hau, patronala harropuzkeriaz jokatzen ari da eurei boterea ematen dieten indar politiko handiek aurrera atera dituzten azken bi lan erreformak kausa”. Bestalde, talde federalistako kideek adierazi dute Arabak bere ekoizpen sektorearen desegintza bizi duela egun, 200 enpresa baino gehiagok itxi dute dagoeneko, lan erreformen eta kreditu ezaren ondorioz.

Gaur bertan Udalak Guardian enpresako langileen aferaren inguruko mozio bat aztertuko du ezohiko bilkura baten bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide