Amurrioko KIME enpresako langileek greba egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko urr. 24a, 10:52

Amurrioko KIME enpresako langileek greba egingo dutela zabaldu dute ia aho batez onarturiko lan hitzarmena betetzen ez bada, lan-uzteak urriaren 29, 30 eta 31n nola azaroaren 6, 7 eta 8an burutuko litezkeelarik; halaber, bihar eta etzi eguerdiko 13:30etatik aurrera ordubeteko kontzentrazioak gauzatuko dituzte lantegiaren aurrean. Zuzendaritzak bihar bertan bilera egiteko deitu behar ditu.

Amurrioko KIME enpresako langileek greba egingo dutela zabaldu dute ia aho batez onarturiko lan hitzarmena betetzen ez bada, lan-uzteak urriaren 29, 30 eta 31n nola azaroaren 6, 7 eta 8an burutuko litezkeelarik; halaber, bihar eta etzi eguerdiko 13:30etatik aurrera ordubeteko kontzentrazioak gauzatuko dituzte lantegiaren aurrean. Zuzendaritzak bihar bertan bilera egiteko deitu behar ditu.

Enpresa honetan onarturiko lan hitzarmenaren sinadura blokeaturik dago une honetan eta, horretaz gainera, lantegi honetako  langileek bi Lan Erregulazio Espediente (ERE) jaso dituzte urtea hasi zenetik. Enpresako  langileek azken lan erreformak ekarritakoak ez ezartzeko eskatzen duten artean enpresak lan malgutasuna aldarrikatzen du. Negoziaketa zuzendaritzak bi aukera jarri ditu mahai gainean: beste ERE bat ezartzea edo, aldiz, eskulan guztiari soldata murrizketa bat ezartzea.

Langileek eta LABek salatu dutenez enpresak etekin garrantzitsuak eskuratu ditu aurten, baina ez zuzendaritzak nahi bezain bestekoak, azken honek legedi berriaren arabera kaleratzeak eta bestelako murrizketak ezartzeko aukera ematen duelarik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide