Laudioko udaleko euskara arloak beste urrats garrantzitsu bat eman berri du euskararen normalizaziorantz. Urriaren 22tik aurrera Euskarastelehen proiektua jarriko da martxan, zeinaren bitartez eta azalpen txikiez baliaturik, udalak herriko euskaldunen hizkuntza gaitasunak hobetzea duelarik helburu gisa.
Interesatuek posta elektroniko bidez beraien zalantzak igorriko dituzte helbide elektroniko batera eta astean behin zalantzok laburki azalduak eta konponduak izango dira. Parte hartzeko euskara@laudiokoudala.net helbidera bere posta helbidea igorri beharko du eta baia harremanak zein hizkuntzatan gauzatu nahi dituen zehaztu ere: euskaraz, euskaraz eta gaztelaniaz zein gazteleraz soilik. Honako zerbitzu hau doakoa da jakina.