Prentsa ohar baten bitartez gogor gaitzetsi ditu LAB sindikatuak Laudioko Guardian lantegiak bertoko langileak, “lan-hitzarmen duin” bat aldarrikatuaz, burutzen ari diren hiru eguneko grebaren aurrean hartu dituen neurriak. Enpresak, Laudion lantegia ireki zuenetik lehen aldiz, zerbitzu minimoak ezartzea erabaki izan du, horretarako greba egunok jaiegun dituzten asko erabili izan dituelarik. Enpresak %100ean mantendu izan du bi ekoizpen labeetako eskulana, bai ekoizpen nola mantenu langileen (elektrikariak, mekanikariak, igeltseroak…) aldetik ere.
Langile Abertzaleen Batzordeek adierazi dutenez ulertzen dute labeak piztuta mantendu behar direla, egun horretan produkziorik egongo ez bada ere; LABen esanetan azken hauek ekoizten egon gabe ere egon daitezke piztuta gillotinaren sistema erabilita, hala, labeen zainketa eta mantenurako langileak soilik erabili beharko zirelarik zerbitzu minimo gisa.
Sindikatuak bere gaitzespena berretsi du neurri hauekiko eta berauek langile mobilizazioa baliogabea bilakatzea dutela helburu.