Aiarako hainbat herritako bizilagunek jadanik nozituko zutenez zakarrentzako edukiontzi berri bat gehiago izango dugu osterantzean, laranja bera, zeinak erabilitako olioak biltzeko balioko baitu, hala dagoeneko ez da olioa etxean gorde behar izango hilabetean hirutan hondakinon bila zetorren kamioiaren zain. Aiarak zein Okondok hilabete batzuk itxaron beharko duten arren laudioko herritarrek jadanik zerbitzu hau euren etxeen ateetan badute. Izatez aipatu herriko udalak 15.500€ gastatu ditu dagoeneko edukiontzi berrien erosketa eta instalazioan.
Hondakinon biltegiratzea hari-tapakidun plastikozko botila berezietan burutu behar izango da, era horretan botila hauetatik ateratzen den olio guztia biodiesela egiteko erabilia izango da. Olioa botatzeko edukiontziak, bestalde, ezgaitasun fisikoak dituzten pertsonentzako egokituak daude ere, euren azpialdean botilak biltegiratzeko beste zulotxo bat daukatelarik.
Laudion dagoeneko hamar leku ezberdinetan aurki daitezke edukiontzi hauek. Herriaren erdigunean Ardantzazar, Zumalakarregi, Nerbioi eta Arantzar kaleetan aurki ditzakegu, baita Areta, Gardea eta Ugarte auzoetan ere. Horietaz gain Eroskiko aparkalekuan, Apaoleta urbanizazioan eta Landaluzen ere daude erabilgarri.