Aretako jaiei izena ematen dien ekitaldirik baldin eta badago, zalantzarik gabe, urtetik urtera ospatzen den asto lasterketa da, zeinak hainbat hamarkadako historia daukan jadanik bere atzetik jarraika. Aurtengoa igande honetan izango da, hilak 29, eguerdiko 13:00etan.
Lasterketan parte hartu nahi duten guztiek Pinturas Reguera enpresaren biltegira deituz egin beharko dute, dendaren irekiera ordutegiaren barruan. Telefono zenbakia honako hau da: 94 672 82 74. Halaber, parte-hartzaile bakoitzak 50 euroko dieta bat ordaindu beharko du.
Lehiaketak bi zati izango ditu. Lehenik eta behin, eguerdiko 13:30etan, birritan gauzatuko den lasterketa izango da, zeinetan parte-hartzaile guztiak egongo baitira. Horren ostean, erlojuz kontrako beste froga bat egongo delarik.
Bost sari emango dira guztira: lehengoa 500 euroko ordainsari bat, txapela eta trofeoa; bigarrena 300 euro gehi trofeoa; hirugarrena 200 euro gehi trofeoa eta azkena Aretako aretoan bi pertsonentzako afaria.