Aurten Santa Luzia abesbatzak bere 40. urteurrena ospatzen ari da, halaber, aurtengo Laudioko jaietako pregoilariak izango direlarik. Ospakizun horien harira abesbatzak kontzertu bat antolatu izan du hil honen 21erako, arratsaldeko 20:00etan, Laudioko Aldai enparantzan.
Abestaldi horretan Algortako Bihotz Alai abesbatzak ere parte hartuko du, laudioarrak zein getxotarrak ahots grabedun 80 gizonez osaturiko taldeek izanagatik ondo baitatoz bata bestearekin.
Honako abestiez osaturiko errepertorioa prestatu izan dute: Kitolis, Ume Eder Bat, Maitetxu Mía... Era berean, bi abesbatzetako zuzendariak txandakatuz joango dira batuta hartuaz. Bestalde, Itxarkundia Dantza Taldeko kideek ere dantzaldi bat emango dute musikaldiak irauten duen bitartean.
Atari berria
Bere urteurrenarekin batera, Santa Luzia abesbatzak bere atari zibernetikoa berritu du.