Amurrioko jaien programa aurkeztu berri dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko uzt. 7a, 00:26

Abiatu da jada Amurrioko jaien prestaketa, izatez, jadanik dena lotua edo erdi lotua dagoela esan dezakete ospakizun hauen antolakuntzan murgilduta daudenek. Horren adierazle gisa duela gutxi udalak kaleratu izan duen aurtengo jaien programa bera, hauek hasi aurretik ahoa apur bat bustitzeko aukera luzatzen digutenak bederen.

Abiatu da jada Amurrioko jaien prestaketa, izatez, jadanik dena lotua edo erdi lotua dagoela esan dezakete ospakizun hauen antolakuntzan murgilduta daudenek. Horren adierazle gisa duela gutxi udalak kaleratu izan duen aurtengo jaien programa bera, hauek hasi aurretik ahoa apur bat bustitzeko aukera luzatzen digutenak bederen.

Aurtengo jaien programazioan ez dira faltako urtetik urtera beren presentzia aldaezina izan duten ekintza tradizional eta folklorikoak: dantza ikuskizunak eta dantzaldiak, txistulariak, pilota txapelketak... ez eta jaki lehiaketak edota bazkari herrikoiak: marmitakoak, odolosteak... eta enparauak izango direlarik horren izar.

Xake, gezi jaurtiketa edota esgrima ikuskizun zein lehiaketak izango dira halaber jai hauek irauten duen artean.

Erromeriak, berbenak eta kontzertuak ere ez dira faltako: Patxi eta Konpainia, Akerbeltz, Sarkor, Itziarren Semeak... etorriko direlarik besteak beste.

Gogoratu dezagun guzti hauetaz aparte txozna batzordeak eta bestelako eragileek antolaturiko ekintzak ere izango direla. Oraindik zehazteke dagoena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide