Arazo nabariak izan dira azkenaldian Orozkoko herrian ur-kontagailuetan. Guztira 60 arazo aurkitu izan ditu udalak afera honi dagokionez: batzuk kontagailuen aurretiko nahitazko manipulazioaren ondorioz eta beste asko arazo administratibo zein mekanikoak direlarik kausa. Dena delarik ere udalak, prentsa ohar baten bidez, adierazi du arazook konponduko dituztela.