Hamaika urte igaro dira jada Laudioko Gardea auzoan Orbeko Etxea okupatu zenetik. Urteurren honen harira espazio autogestionatu honetako kideek ospakizun bat gauzatzea erabaki izan dute larunbat honetan, ekainak 23. Egitarau nahiko zabala eskaini dute beraz proiektu honen antolatzaileek, bertara urreratzen den ororentzat irekia egongo dena.
Grafittiak egiteko aukera egongo da egun guztian zehar, baita serigrafia eta soldadura tailerrak ere. Bazkari herrikoia egitekoak dira baita ere, bakoitzak bere etxetik janaria eraman beharko duelarik bertako guztiekin partekatzeko. Distrisa eta boulder lehiaketa izango dira ere. Musikari dagokionez bi kantautorek bisitatuko dute Orbeko Etxea: Perdidos entre ilusiones eta Santi Sosek hain zuzen ere. Lau musika taldek ere joko dute bertan: Boa Monte, Los Caidos, Matadero, Amankomun eta Yan Tse Kiangek hurrenez hurren.