Larunbatean hasiko dira aurtengo Luiaondoko Kultur Astearen ekimenak. Egun horretan, eguerdiko 12:00etan pilota partidua izango da pilotalekuan eta jarraian, 14:30etan, indaba-jana egongo da pilotalekuan bertan. 19:00etan aldiz, “Azukrezko Neskak” antzezlana taularatuko dute.
Astelehenean udaberriko bolo lehiaketa jokatuko da, emakume eta haurren mailetan. 16:30etatik 17:00etara emakumezkoen norgehiagoka izango da eta 18:00etatik 19:00etara haurrena. Lehia LH 1. mailatik aurrerakoentzat izango da.
Asteartean 18:00etan txotxongilo antzerkia izango da gizarte etxean, Antzerkizuna taldeak “Teleipuinak” lana taularatuko du. Txotxongilo saioaren ostean askaria izango da.
Asteazkenean 19:00etan, “Egypto” izeneko diaporama eskainiko dute gizarte etxean, Cristóbal Burgosen eskutik.
Ostegunean, Aretx Malatuko zelai estalian haur hockey txapelketa izango da arratsaldeko 18:00etan.
Ostiralean sardinak emango zaizkio 21:00etan gizarte etxera hurbiltzen diren herritarrei.
Larunbatean, parkearen aurreko zelaian, San Juan sua eta txokolatada egingo dira gaueko 21.30etatik aurrera.
Igandean parpailarien topaketa izango da pilotalekuan goizeko 10:30etan, eta arratsaldean, lagunarte-bazkaria 14:30ak aldera Oleta jatetxean.
Era berean, kultura aste guztian zehar hainbat erakusketa antolatu ditu Aiarako udalak. Besteak beste herriko emakumeek egindako artisautza lanak eta Luiaondoko argazki zaharrak izango dira ikusgai. Lehen erakusketa ekainaren 24an irekiko da gizarte etxean, eta bigarrena 16tik 24ra bitarte Hontzuria Klubean.