Udalak Araba Euskaraz eta Euskal Eskola Publikoaren jaira joateko autobusak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko eka. 5a, 06:38

Herenegun Bizkaiko ikastolen jaia den Ibilaldia izan zen Trapagaranen , baina honakoa ez da ez ekainean zehar burutuko den euskararen aldeko jai bakarra izango. Honako hilabete hau bukatu artean Euskal Eskola Publikoaren nola Araba Euskaraz festak ere izango ditugu, Zarautz eta Bastidan hurrenez hurren. Laudioko Udalak, bertaraturiko direnen garraioa errazteari begira, autobusak antolatu ditu bi ekitaldi hauetara joango diren dozenaka laudiar euskaltzaleentzako.

Zarautzera Euskal Eskola Publikoaren jaira joateko (ekainak 10 gogora dezagun) autobusa goizeko 9:00etan aterako da institutu paretik eta gipuzkoar herri honetatik 19:30etan itzuliko da. Izena emateko azken eguna ekainaren 7an ezarri du Udalak. Autobusak 8 euroko prezioa izango du.

Bastidan ekainaren 17an ospatuko den Araba Euskarazera joateko busak institutu paretik aterako dira ere ordu berdinean bai joateko eta bai itzultzeko. Izen emateko epea hil honen 14an bukatuko da eta 9 eurotan ezarriko da autobus-sarreren salneurria.

Gogoratzen dizuegu, bestalde, adin txikikoek, hots, 18 urte baino gazteagoak direnek, gurasoen baimena aurkeztu beharko dutela. Sarrerak eskuratzeko Laudioko Udaleko euskara zerbitzura egin beharko da dei honako urrutizkin zenbaki honetara: 944 034 890

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide