Ekain guzti honetan zehar Orozkoko herrian hainbat ekintza kultural burutuko dira, herriko elkarte hainbatek antolaturik. Adibidez, ekainaren 9an, gaueko 21:00etan, Agate Deuna abesbatzaren hogeigarren urteurrena ospatzeko kontzertua izango da. Hurrengo egunean, Itxinape Mendi taldeak ere Aiako harrira txangoa antolatu izan du herriko mendizale guztiei zuzendurik. Baina, hau ez da izango egun horretan orozkoarrek bizi ahal izango duten txango bakarra izango, izan ere, Matxintxu Emakume Elkarteak Tolosara irtenaldia antolatu du ekainaren 10 horretan txotxongiloen museoa eta txokolate fabrika bisitatzeko asmoz. Gainera, 9tik 10ra bitarteko asteburu horretan ere, Atxulaur futbol taldearen partez, haurrentzako futbol txapelketa bat antolatuko da baita ere. Ekainaren 16an Orozkoko Motor Elkarteak gama altuko autoen erakusketa bat ere antolatu izan du, zeina Hegoalden egingo baita. 22an Ubixeta elkarteak antolaturiko Orozkoko III. Dantzari Eguna ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Zubiaur plazan. Gainera, gogoratu ekainaren 29tik 30era bitarte Muruetako San Pedro jaiak ospatuko direla ere. Beraz, bistakoa da Orozkotik hilabete guztian ez ateratzeko adina plan daudela.