Laudioar gehienek jakingo duten bezala astelehen honetan, hilak 28, Santa Luziaren omenezko jaia ospatzekoa da Laudion urteroko legez. Aurtengoan ere udalak hainbat ekintza antolatu ditu Ermuko Santa Luziaren elizaren inguruan bertaratutakoen gozagarri, erromerian izango den giroa nolabait laguntzera etorriko direnak. Bertan, goizeko 11:30etan santaren omenezko meza izango da eta berau bukaturikoan Lotso taldearen eskutiko lau orduko berbena, arratsaldeko 16:00etara arte hedatuko dena. Une horretan Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna izango da bertan biltzen diren txikienentzako. Eguneko ekintzak Ekin Joleak taldeak herrian zehar emaniko kalejira batekin bukatuko dira.