Laudio Ikastolako jaia ospatuko da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko mai. 17a, 00:00

Azken urte hauetan ohitura bilakatu den gisan aurtengoan ere jaia antolatuko du Laudio Ikastolak ikasle, ikasle ohi zein bertaraturiko kuxkuxeroentzako eta, helburu horri begira, hainbat ekintzaz osaturiko egitaraua aurkeztu izan dute. Larunbat honetan, maiatzak 19, izango da aurtengo zita.

 

Goiz goizetik hastekoak dira, izatez. 8:30etan mendizaleenek Santa Luziara ibilalditxoa egitea izango dute, 10:00ak aldera bertan mokadutxoa izateko beta ere izango dutelarik.

Azken urte hauetan ohitura bilakatu den gisan aurtengoan ere jaia antolatuko du Laudio Ikastolak ikasle, ikasle ohi zein bertaraturiko kuxkuxeroentzako eta, helburu horri begira, hainbat ekintzaz osaturiko egitaraua aurkeztu izan dute. Larunbat honetan, maiatzak 19, izango da aurtengo zita.

 

Goiz goizetik hastekoak dira, izatez. 8:30etan mendizaleenek Santa Luziara ibilalditxoa egitea izango dute, 10:00ak aldera bertan mokadutxoa izateko beta ere izango dutelarik.

 

11:00etan pilota partiduak izango dira Ikastolako Bigarren Hezkuntzako frontoian. Gainera, saioa ez da ez nolanahikoa izango Arabako eskola txapelketa izango baita. 12:30etan, toki berberean, Laudio, Amurrio eta Luiaondoko prebenjaminen eta benjaminen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Dena delarik ere, pilota ez da egun honetako kirolekintzen hegemonia bere gain hartuko duena horretaz aparte eskualdeko eskolen arteko hockey norgehiagoka (12:15) eta fubito partida (13:15) izango baitira, Lehen Hezkuntzako esplanadan honakoak.

 

Dena den, hain aktiboak ez diren ekintzak gauzatu nahi dituztenek ere aukera hori izango dute Lehen Hezkuntzako jolastokian, izan ere, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte txikienei begira Kirikiño aisialdi taldeak antolaturiko askotariko jarduerak egongo direlako, hala nola ileapaindegia, aurpegiak margotzeko tailerra, txapak egitekoa, txiki parkea edota herri kirolak. Toki berdinean ere, 11:30etatik aurrera, graffiti tailerra egongo da bestalde. Halere, haurrei zuzenduriko egitaraua ez da hor bukatzen, zeren eta, 11:45etan, ikastolaren sarreran kokaturiko esplanadan, 2 eta 5 urte arteko umeentzako moto lasterketa izango da, hori bai, ume bakoitzak bere etxetik ekarritako motortxoekin. Gainera, 12:00etatik aurrera ere buruhandien bisita izango da Laudio Ikastolan.

 

Euskal dantzek ere beren lekua izango dute, bi emanaldi egongo direlarik; bata 12:30etan LH-ko frontoian eta bestea 13:30etan ikastolako sarrerako esplanadan. Esplanada honetan, hamar bat minutu lehenago, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen bertso emanaldia izango da gainera.

 

13:00etan, bestalde, batxilergoko ikasketak bukatu berri dituzten ikasleei agurra eta omenaldia egingo zaie.

 

Bertaratutakoek bazkari legea egiteko beta izango dute ere Bigarren Hezkuntzako frontoian 14:30ak aldera. 3 eta 6 urte arteko umeek ordu laurden bat lehenago bazkalduko dute jantokian.

 

Bazkalostean ere mota askotako ekintzak daude programaturik, ez da ez jaia bukatutzat emango. 16:00etan dantzaplaza-erromeria izango da, 17:00etan pailazo ekitaldia eta LH-ko jolastokian kart autoen lasterketak 15:30etatik aurrera. Jaia 17:30etan emango da bukatutzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide