Azken bi urte hauetan egin izan den gisan aurten ere Aretako bizilagunek enkantea antolatu izan dute Ane Deunaren omenez uztailean egingo diren jaientzako dirua eskuratzeko. Zita maiatzaren 20an, igandea, izango da Aretako elizaren ondoko enparantza berrian eguerdiko 13:00etatik aurrera. Dena den, enkantean jarriko diren produktuak ordu erdi bat lehenagotik egongo dira ikusgai bertaratzen diren erosleentzat zein hurbiltzen den zeinnahi kuxkuxerorentzat. Halaber, antolatzaileek telefono bat jarri izan dute nor edo nork zalantzaren bat izatekotan edota informazio gehiago eskuratu nahi izango balu: 605136107.