Haurrentzako kontzertu interaktiboa egingo du Laudioko musika bandak maiatzaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko mai. 10a, 00:50

 

 

Datorren maiatzaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, Laudioko udal bandaren kontzertua izango da Lamuzako San Pedro elizan. Halere, kontzertu hau ez da nolanahikoa izango, izan ere, haurrentzako ekitaldi interaktibo bat izango da, zeinetan musikaturiko ipuinak eskainiko baitira ikusentzunezko euskarriez baliaturik eta kontalari elebidun baten laguntzarekin. Ekintza honekin bilatzen dena zera da: lehenik eta behin haurren entzuketa ulergarri eta aktiboa sustatzea, musikarekiko jakintza eta zaletasuna sustatzea, lanok buruturiko autoreen inguruko ezagupenak eskuratzea, baita instrumentu musikalen ingurukoa ere... 
Kontzertuan zehar entzun ahal izango diren lanak honakoak izango dira: hasteko Sergei Prokopief konpositore sobietarraren "Pedro eta otsoa" ipuin musikala; gero, "Animalien ihauteria" C. Saint Saensena; Frank Cesariniren "Tom Sawyerren abenturak" eta bukatzeko "Sonrisas y lagrimas" filmeko "Do, Re, Mi" abestia haurrek abestu dezaten. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide