RENFE konpainiak adierazi izan duenez maiatza honetatik aurrera tren billeteen prezioak gora egingo omen du %10,9 batean, hau da, 10 zentimoko igoera bat billetearen prezioaren euro bakoitzeko. Demagun, egun normal batean Laudiotik Amurriorako tren txartelak 1,60 euro balio baldin baditu hemendik aurrera 1,70ko kostua izango du. Igoera historiko batez hitz egiten ariko ginake, izan ere, enpresa honek azken bost urteotan gauzatu izan duen prezioen goratzen nabarmenena da honakoa. Espainiako Gobernuak igoera mugatuago bat aurrera eramatea proposatu zuen, %7 ingurukoa, baina tren enpresak berau handiagotzea erabaki zuen estatuaren dirulaguntzak ere murriztu ahal izateko, gobernuari 288 milioi euroko gastua aurreztuaz. Espainiar estatua Erresuma Batua, Alemania eta Frantziar estatuaren maila berean jarriko litzateke neurri hauekin.
Neurri hauek eragin nabaria izango dute baita ere Aiaraldean, izan ere, inguruko garraiobide azpiegituren artetik Renfek kontrolatzen duen trenbidea eskualdearen bizkarrezurra da komunikazioari dagokionez; eta berau erabiltzen duten aiaraldearrak milatan konta ditzakegu.