Arabako Foru Aldundiak Gerardo Lopez de Gereñu lehiaketa plazaratu du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko api. 27a, 00:00

Arabako Foru Aldundiak Gerardo López de Guereñu lehiaketa jarri du martxan bigarrenekoz. Honen helburua etxeko txikienek zein gazteek Araban euskarak utzitako ondarearen berri izatea izango litzateke, baina baita adin guztietako pertsonek ere; era horretan, lehiaketa Araba osoko (Trebiñu gehituta) LHko 5. mailatik batxilergo edota lanbide heziketan matrikulaturiko haur zein gazteei zuzendurik doa lehiaketa. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek idazlantxo bat aurkeztu behar izango dute euren inguruan, nahiz eta esparru erdaldun batean bizi, erabiltzen diren euskarazko hitzei, atsotitzei, esaerei... dagokionez edota lekukotasunen inguruan, hauei loturiko pasadizoak eta abar. Eskuragai dauden sariak ere ez dira ez nolanahikoak, guztira lau sari egongo direlarik: bi 150 euroko sari eta beste bi tablet ere. Idazlanak aurtengo maiatzaren 25a baino lehenago aurkeztu beharko dira. 

Lehiaketaren oinarriak ezagutu ahal izateko helbide honetara jo dezakezue: http://www.alava.net/botha/Boletines/2012/046/2012_046_02240.pdf

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide