Orozkoko udalak "Bandera Berdea" ekimenera aurkeztu du bere burua, izan ere, biomasaz hornituriko berogailu sistemak ezarri baititu nola eskola publikoan hala Hegoalde auzoan ezarririko 500 etxebizitzetan. Espainiako osasun, kontsumo eta ingurumen ministerioen laguntzarekin FUCIk (Federación de Consumidores y Usuarios Independientes) aurrera daraman ekimen honek udalek ingurumen, kontsumo zein sostengarritasunaren alde egiten dituzten jarduerak saritzea du helburu.
Josu San Pedro alkateak adierazi duenez, "biomasaren aldeko hautua egitean Orozkok duen erregai fosilen kontsumoa beheratzea lortzen dugu, baita karbonoaren zikloa errespetatzea ere berotegi efektua sortatzen duten gasen kantitate txikiagoa isurtzen delako eguratsera eta, horrela, era xume batean bada ere, aldaketa klimatikoa moteltzea lortzen da". Era beran, alkatearen esanetan, urteko 280 tona pellet erabiliko direla aurreikusten da. Horrek gas naturala erretzetik eratorritako 245 tona CO2ren isurketa ekidingo luke.