PSE-EE udal taldeak elizak OHZ ez ordaintzeko salbuespena bertan behera uzteko eskaera egin du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko api. 20a, 09:10

Laudioko udal batzeko PSE-EEko taldeak, egun bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Eliza katolikoak daukan beste salbuespen fiskal baten aurka jo du, oraingo honetan OHZa ordaintzeko derrigortasun ezaren arabera. Adierazi dutenez, higiezinen burbuilaren eztandak gehi gobernu zentralak aurrera eramandako doikuntza neurriek kalte handia egin diote tokiko enpresei eta, horri gainera, karga fiskala gehitu behar zaiola.

Laudioko udal batzeko PSE-EEko taldeak, egun bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Eliza katolikoak daukan beste salbuespen fiskal baten aurka jo du, oraingo honetan OHZa ordaintzeko derrigortasun ezaren arabera. Adierazi dutenez, higiezinen burbuilaren eztandak gehi gobernu zentralak aurrera eramandako doikuntza neurriek kalte handia egin diote tokiko enpresei eta, horri gainera, karga fiskala gehitu behar zaiola. Era berean, udal administrazioek beren jarduera aurrera eraman ahal izateko arazo nabariak dituztela argudiatu dutela, zeintzuen finantzaketa burutzeko arazo nabaria baita, era berean, zenbait gizarte talde administrazio hauek diruz hornitzera salbuetsita egotea, horien artean nabarienetariko bat Eliza katolikoa bera delarik. 
PSE-EErentzat ez da batere onargarria Eliza katolikoak dituen jabetza higiezinen inguruko ez eta beraietan egiten duten lanen gaineko zergarik ordaindu behar izateaz salbuetsita egotea. Batez ere lan eta jabetza horietako asko merkataritza helburuei lotuak egoten direlako kasu askotan, Elizarentzat lan egiten duten enpresa askori loturik. 
Gauzak hala, PSE-EE udal taldeak honako puntuak bere gain hartzen dituen udal mozioa aurkeztu berri du. 
1. Udal gobernuari honakoa eskatzen zaio: 1979ko martxoaren 3ko Espainia eta Vatikanoaren arteko gai ekonomikoen alorreko akordioa berrikusteko eskaera luza dakion gobernu zentralari. 
2. Udal gobernuak, halaber, salbuespen hori bertan behera uzteko eskatu beharko dio gobernu zentralari eta, hori egiten ez duen bitartean, diru bitartezko konpentsazioak aportatzea salbuespen horrek dakarren diru faltari aurre egin ahal izateko. 
3. Udal gobernuak gobernu zentralari ere berdintasuna eskatu beharko dio erlijio talde guztiek berdintasunaren barruan ordain ditzaten era bidezko batean dagozkien betebehar fiskalak. 
4. Pertsona Fisikoen Gaineko Zergaren barruan Elizari eman ahal zaion asignazioa bertan behera uzteko eskaera egiteko eskatzen zaio Udalari. 
Laudioko udal batzeko PSE-EEko taldeak, egun bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Eliza katolikoak daukan beste salbuespen fiskal baten aurka jo du, oraingo honetan OHZa ordaintzeko derrigortasun ezaren arabera. Adierazi dutenez, higiezinen burbuilaren eztandak gehi gobernu zentralak aurrera eramandako doikuntza neurriek kalte handia egin diote tokiko enpresei eta, horri gainera, karga fiskala gehitu behar zaiola. Era berean, udal administrazioek beren jarduera aurrera eraman ahal izateko arazo nabariak dituztela argudiatu dutela, zeintzuen finantzaketa burutzeko arazo nabaria baita, era berean, zenbait gizarte talde administrazio hauek diruz hornitzera salbuetsita egotea, horien artean nabarienetariko bat Eliza katolikoa bera delarik. PSE-EErentzat ez da batere onargarria Eliza katolikoak dituen jabetza higiezinen inguruko ez eta beraietan egiten duten lanen gaineko zergarik ordaindu behar izateaz salbuetsita egotea. Batez ere lan eta jabetza horietako asko merkataritza helburuei lotuak egoten direlako kasu askotan, Elizarentzat lan egiten duten enpresa askori loturik. Gauzak hala, PSE-EE udal taldeak honako puntuak bere gain hartzen dituen udal mozioa aurkeztu berri du. 1. Udal gobernuari honakoa eskatzen zaio: 1979ko martxoaren 3ko Espainia eta Vatikanoaren arteko gai ekonomikoen alorreko akordioa berrikusteko eskaera luza dakion gobernu zentralari. 2. Udal gobernuak, halaber, salbuespen hori bertan behera uzteko eskatu beharko dio gobernu zentralari eta, hori egiten ez duen bitartean, diru bitartezko konpentsazioak aportatzea salbuespen horrek dakarren diru faltari aurre egin ahal izateko. 3. Udal gobernuak gobernu zentralari ere berdintasuna eskatu beharko dio erlijio talde guztiek berdintasunaren barruan ordain ditzaten era bidezko batean dagozkien betebehar fiskalak. 4. Pertsona Fisikoen Gaineko Zergaren barruan Elizari eman ahal zaion asignazioa bertan behera uzteko eskaera egiteko eskatzen zaio Udalari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide