Aurtengoan, urtero bezala, Ugarteko Auzolan elkarteak udaberriko mendi ibilaldia antolatu du. Urte hontako zita, apirilaren 22 honetan burutuko dena, elkarte honek antolatzen duen hamalaugarrena izango delarik. Ohitura den gisan bi ibilaldi partituko dira Ugarteko plazatik: bata luzea, Ganekogorta, Kamaraka eta Goikogane mendiak igoko dituena, goizeko zortzitan abiatuko da; bestea, motzagoa, ordubete beranduago aterako da leku berdinetik zuzenean Ermuko Santa Luziara igotzeko. Hamaiketakoa han bertan egingo da, hots, Ermuko elizaren ondo-ondoan. Zalantzarik gabe mendizaletasunaz gozatzeko aukera bikaina izango da, beste behin ere, Auzolan elkarteak eskaintzen diguna.