Iragan martxoaren 30ean izandako udal osoko bilkuran Laudion lokal baten egokitzea eztabaidatu zen berau herriko musulmanen elkargune kultural eta erlijiosoa bilakatuko zatekeelarik Al-Wafaa elkarteak eskatuta. Bilkura horretan EAJko udal taldeak kontra bozkatu zuen.
Berriki kaleraturiko prentsa ohar baten bitartez Laudioko jeltzaleek adierazi dute euren erabaki hori arrazoi teknikoengatik soilik izan zela. Izan ere, euren ustez, Al-Wafaa elkarteari egokitu zaion Zubiaur kaleko 5.eko lokalak ez lituzke zenbait arau beteko, besteak beste, edukierari begira (lokalean 54 lagun sartzen dira gehienez). EAJk emandako beste argudio bat zera izan da: meskitatik gainean kokaturiko etxebizitzetara zarata eta bibrazioak igaro daitezkeela horrek bizilagunen eta komunitate musulmanaren arteko iskanbilak sortu ahal izango lituzkeelarik.