Urte honetarako egin behar diren azpiegitura lan garrantzitsuenei begira Laudioko Udalak Lateorro zein Aretako Lehen Hezkuntzako eskoletan zenbait obra egingo direla adierazi berri du. 35 000 euroko aurrekontua izango duten lan hauek aipaturiko bi hezkuntza zentroen egoera hobetzeko izango dira: Lateorroko eraikinean dauden umeltasun arazoak zein galdara konpontzeko eta Aretako eskolaren teilatua zaharberritzeko. Era berean, binilozko pegatina batzuk jarriko dira Fabian Legorburu eskolako leihoetan, hala, eguzki argiaren indarra txikiagotzeko.
Lan hauen finantzazioak bi iturri izango ditu; alde batetik, udalak berak jarriko du diruaren zati bat eta gainontzekoa iazko uztailean eskaturiko dirulaguntza baten bidez.