Aski ezaguna den bezala bihar, martxoak 29, greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herri zein espainiar Estatu mailan dozenaka sindikatu, alderdi politiko, erakunde zein elkartek gobernuaren aldetik gauzatu izan den lan eta negoziazio kolektiboaren erreforma eta bestelako zerbitzu publikoetan burutzen ari diren murrizketa programak direla eta. Greba honen oihartzuna gure eskualdean ere era nabari batean antzemango dela aurreikusten delarik. Honen karietara, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LABek prentsa ohar baten bitartez airarrengana zuzendu dira mobilizazioetan parte har dezaten, hots, bi sindikatu hauek Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan burutzeko asmoa duten manifestalidetara eta, bestalde, Laudion egun berean arratsaldeko seietan gauzatuko den eskualde mailakora.
Euskal gehiengo sindikalak adierazi duenez honako erreforma honek helburu bakarra dauka: "enpresen etekinei lehentasuna ematea eta gutxiengo bat aberastea, herritar gehienak txirotzearen truke". Argitara eman duten prentsa oharrean lan eta negoziazio kolektiboaren erreformak ekarriko dituen ondorio negatiboak zerrendatzen dituzte: kaleratzearen merketzea, negoziazio kolektiboaren indar galtzea, konbenioen iraungaiztasuna... Horretaz gain, lan eta ondasunen bidezko banaketan oinarrituriko gizarte egitura, enplegua sortzeko politika eraginkorren sustaketa, zerbitzu publikoen unibertsaltasuna eta kalitatearen hobetzea, euskal lan eta gizarte harremanetarako esparru baten sorrera eta sindikatu zein bestelako eragileen parte hartze eskubidea bermatuko duten legedien ezartzea aldarrikatu dituzte.
Aski ezaguna den bezala bihar, martxoak 29, greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herri zein espainiar Estatu mailan dozenaka sindikatu, alderdi politiko, erakunde zein elkartek gobernuaren aldetik gauzatu izan den lan eta negoziazio kolektiboaren erreforma eta bestelako zerbitzu publikoetan burutzen ari diren murrizketa programak direla eta. Greba honen oihartzuna gure eskualdean ere era nabari batean antzemango dela aurreikusten delarik. Honen karietara, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LABek prentsa ohar baten bitartez airarrengana zuzendu dira mobilizazioetan parte har dezaten, hots, bi sindikatu hauek Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan burutzeko asmoa duten manifestalidetara eta, bestalde, Laudion egun berean arratsaldeko seietan gauzatuko den eskualde mailakora.
Euskal gehiengo sindikalak adierazi duenez honako erreforma honek helburu bakarra dauka: "
enpresen etekinei lehentasuna ematea eta gutxiengo bat aberastea, herritar gehienak txirotzearen truke". Argitara eman duten prentsa oharrean lan eta negoziazio kolektiboaren erreformak ekarriko dituen ondorio negatiboak zerrendatzen dituzte: kaleratzearen merketzea, negoziazio kolektiboaren indar galtzea, konbenioen iraungaiztasuna... Horretaz gain, lan eta ondasunen bidezko banaketan oinarrituriko gizarte egitura, enplegua sortzeko politika eraginkorren sustaketa, zerbitzu publikoen unibertsaltasuna eta kalitatearen hobetzea, euskal lan eta gizarte harremanetarako esparru baten sorrera eta sindikatu zein bestelako eragileen parte hartze eskubidea bermatuko duten legedien ezartzea aldarrikatu dituzte.