Kantauriko Ur Patzuergoak ura aurrezten duten familiak omenduko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko mar. 23a, 00:52

 

 

Datorren martxoaren 22an Uraren Nazioarteko eguna ospatuko da, urtero lez, eta egun horren karietara Kantauriko Ur Patzuergoak ura aurreztu egiten duten familiak omendu nahi ditu.
Hau burutzeko patzuergoaren facebook orrian  www.facebook.com/kaixokaurki sartzea baino ez dago, bertan parte-hartzaileek errekonozimendua zein familiari emango lioketen esan behar dute, sendi horiek uraren kontsumoaren inguruan duten jarrera kontuan hartuz betiere. Profilean egindako komentarioarekin eta email bat bidaltzearekin honako posta elektronikora: homenaje@kantaurikourkidetza.net aski da ura aurrezteko kit baten zozketan sartzeko. 
Erakunde honek hamar urte daramatza jada Aiaraldean lanean ur kontsumo arrazional baten inguruko kontzientziazioa piztu nahian eta, hala, honen xahutzea ekiditeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide