Cosecha 48k, Laudioko berakatz zoparen kofradiak, beste behin ere, gure eskualdean bezala Euskal Herriko beste hainbat gunetan ere aski tipikoa den plater batez gozatzeko beta emango digu ostiral honetan, hilak 23, arratsaldeko 19:30etan.
Laudioko Gastronomia Museoan burutzen diren jardunaldi hauek arrakasta nabaria izan zuten iaz eta aurten ere antzeko emaitza espero dute antolatzaileek. Izan ere, nork ez du dastatu gure aiton-amonek hain gustuko zuten plater hau?
Eztabaida irekia dago, zeren eta, beste plater askorekin gertatzen den era berean berakatz zopa egiteko hamaika modu ezberdin daude eta oinarrizkoak diren ogia, berakatza eta uraz gainera jendeak bestelako osagai asko botatzen dizkio, norberaren gustuaren arabera: urdaiazpikoa, arraultza, pipermina, intxaur xehatuak...