Lantenon egingo dira, azken urteotan bezala, Aiarako Emakumeen jardunaldiak, martxoko azken astean zehar, Andra Birjina Zuria erakundearen eskutik. Aurten gainera, Aiarako udalak, emakumeen parte hartzea bermatze aldera eta haurrak oztopo izan ez daitezen hauen zainketarako zerbitzu bat jarri izan du martxan egun horri begira. Zerbitzu hau hartu nahi duen orok honako telefonora deitu beharko du lehen-lehenik: 945 39 90 13; gainontzeko ekintza guztietan izena emateko ere telefono hau erabiltzerik egongo da. Gogoratu dezagun, bide batez, jardunaldiotan burutuko diren ekintza guztiak doakoak izango direla.
Jardunaldi hauek emango dituzten ekintzen artean honakoak nabarmendu beharko genituzke. Lehenik eta behin hil honen 26.etik aurrera Lantenoko eskoletan emango den erakusketa “Luiaondoko emakumeen ikusgarritasuna iraganean” izenburuaren pean. Horretaz gain, martxoaren 27an emakume ekintzaileen inguruko hizketaldi bat ere izango da Arespalditzan. Bestelako ekintza batzuen artean martxoaren 30eko zine emanaldia eta 31ko hile-apainketa tailerra nabarmendu beharko genituzke, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta eguerdiko 12:00etatik 14:00ak bitarte jazoko direlarik. Apirilaren 1ean bukatuko dira jardunaldi hauek, eguerdiko 13:00etan meza bat izango da eta “Eskutxiko ahotsak” abesbatzaren parte hartzearekin 14:00etan bazkaria. Azken honen prezioa 30 eurokoa izango delarik, bestalde.