Orozkoko udalak hainbat ekintza prestatu ditu inauterien testuinguruan, asteburu guzti honetan zehar burutzeko.
Larunbat honetan, otsailak 17, adibidez, gure inguruko herri askotan bezala, mozorro desfilea izango da zeina arratsaldeko 18:00etan hasiko baita Gaztetxokoan, handik ordu erdira musika emanaldia egongo delarik herriko plazan.
Era berean, gaur bertan ere, Orozkoko udal kiroldegian, Arratia-Nerbioi eskualdeko herri arteko pilota txapelketaren finala burutuko da bertan 12 herritako lehiakideek parte hartuko dutelarik, horien artean faborito bezala dauden Orozkokoak ere. Kadete eta gazte mailako pilotariak hasiko dira, lehen-lehenik, goizeko 11:30ak aldera ekingo diren norgehiagoka hauetan, arratsaldeko bostetan aurrebenjamin, benjamin, haur eta alebin mailatakoak izango direlarik. Honen aurretik, arratsaldeko 16:30etan, Zubiaur enparantzan hasita eta kiroldegiraino desfilea egingo dute egun honetako norgehiagoketan parte hartuko duten 200 pilotariek. Ekitaldien ostean Otxandioko pilota elkarteko lehendakari zen eta duela gutxi hil den Ricardo Traperori omenaldia egingo zaio.