Gasteiz kaleko egoeraren inguruko txostena eskatu dio Udalak Foru Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko ots. 2a, 00:43

Aretako bizilagunek argi asko jakingo duten legez hilabete hainbat dira Gasteiz kaleko lanak hasi izan zirenetik eta baita hasiera batean zazpi hilabeteetan zehar iraun behar zuten lan horiek behar baino gehiago luzatzen ari direla. Azken egunotan, Laudioko Udalak argipenak eskatu dizkio lanen arduradun den Arabako Foru Aldundiari lanen inguruan gertatzen ari diren gorabeheren, epe berrien eta egungo egoeraren berri eman dezaten.

Aretako bizilagunek argi asko jakingo duten legez hilabete hainbat dira Gasteiz kaleko lanak hasi izan zirenetik eta baita hasiera batean zazpi hilabteetan zehar iraun behar zuten lan horiek behar baino gehiago luzatzen ari direla. Azken egunotan, Laudioko Udalak argipenak eskatu dizkio lanen arduradun den Arabako Foru Aldundiari lanen inguruan gertatzen ari diren gorabeheren, epe berrien eta egungo egoeraren berri eman dezaten.

 

Laudioko PSEren bozeramaile den Txaro Sarasuak iragan udal osoko bilkuran aipamen zenbait egin izan zituen aipatu Gasteiz kaleko lan horien inguruan.

 

Lana lehiaketara aurkeztu egin zen eta Aldundiak “Pavimentos Alaveses SA COPALSA” enpresari eman zion, zeinari 1.820.158,33 euroko kapitala eman baitzitzaion eta helburua betetzeko 7 hilabeteko epea. Lanak iragan urteko maiatzaren 2an hasi ziren eta epemuga azaroan bukatzen zen arren egun ez daude oraindik bukatuta; gainera, hasiera batean planteaturiko aurrekontua bikoiztu da kasik, bi milioi eta erdi euro pasatxora.

 

Halaber, Gasteiz kalea behin baino gehiagotan itxi behar izan da ibilgailuen ibilguari begira, haatik, Aretako bizilagunen bizimodua era nabarmenean aldrebestu egin delarik. Kexuak hamaika izan dira baita ere segurtasun kontuei dagokionez, izan ere, makineria astuna inongo neurririk gabe mugitzen omen delako kale honetatik, oinezkoengandik gertuegi.

 

Arabako Batzar Nagusietako PSE-EEko ordezkaritzak galdera luzatu zion foru gobernuari lan hauen inguruan eta jakin ahal izan dutenez orain arteko lanaren zuzendaria eginkizun horretatik kendu eta Aldundiko Zerbitzu Zuzendaria jarri da eginkizun horretan. Honako hau, bestalde, enpresaren kontrako zenbait kexu ere biltzen ari omen da.

 

Laudioko sozialistek, gainera, Udala kezkatua agertu izan dela onartu dute baina ez dituela beharrezko neurriak hartu Aretako bizilagun eta ostalarien egoera apur bat xamurtzearren; aspektu horretan alkateak izandako eragozpenen koantifikazio bat egitea eskatu du eta honakoa mahaikide diren taldeei helaraztea. Halaber, Sarasuak laudioarren aurrean azalpen bat emateko eskatu dio Aldundiari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide