Ikusi daitekeen bezala Aiaraldeak sekulako ekarpena egin izan dio euskal musikagintzari. Areta eta Amurrioko bizilagun diren Igor Arzuaga eta Luis Vilek azken hilabeteotan burututako lana kaleratu zuten duela egun gutxi, Mara Mara (Gaztelupeko hotsak) izena eman diote proiektuari. Bi artistek Flores de papel (Paperezko loreak) laburmetraia grabatu zutenean sortu zen euren arteko elkarlanaren lehen harria, geroztik bikote musikal paregabea sortu dutelarik, Luis Vilek Igorren musika melodiatsuari eta letrei ukitu gogorrago bat gehitu egiten diolarik.
Ez dago zertan gogorarazi bi artista aiarar hauek burutu izan duten banakako ibilbidea, nabarmengarria baita oso. Igor Exkixu taldean aritu zen eta baita Mikel Urdangarinekin ere bere lehenengo lanetan. Azken urteotan, denok dakigun bezala, Mara pertsonaia sortu du, horrekin pare bat lan kaleratu izan dituelarik, baita aurretik ere Igor Arzuaga izenaren pean. Luis Vilen ibilbidea berdin antzerakoa izan da, hainbat talde ezberdinetan 1990ko hamarkadan zehar aritu ostean urteak baitaramatza bakarkako ibilbide batean, bere lan ezberdinen inguruko hamaika bideoklip kaleratu dituztelarik.
Guar bertan, gaueko 21:00etan kontzertu bat ematekoak dira, lanok aurkezteko, Laudioko Basalarrina euskal topagunean.
Proiektu horrekin batera duela gutxi kaleratu duten “Maite dut gaua” bideoklipa gehitzen dizuegu oraingoan. Goza ezazue. http://www.youtube.com/watch?v=zMUlZNB117A