Portatu da aurtengoan ere Olentzero; Euskal Herriko herri guztietatik bere bisitalditxoa egin ostean ere Laudioko udal liburutegian geldialdia egiteko denborarik ere izan du. Liburutegitik iritsi zaizkigun berrien arabera liburu berri pila ekarri ditu, euskaraz zein gaztelaniaz. Hemen duzue euskarazko liburuen zerrenda, baten bat gustatuz gero badakizue: bertara joan eta hartzea baino ez duzue. Antibarbiak kalekumeak. Bob esponjaren abentura onenak. Esponjini handia. Gartxot- konkista aitzineko konkista. Brodecken txostena.Twist Euskal Herria – Errealitatea eta utopía. Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer? Potoloa naiz, eta zer? Etxe bitan bizi naiz, eta zer? Moroak gara behelaino artean? Bob esponja detektibea. Josetxo hargina Marimotots - Nor gara? Banpiroen letagina. Sorginaren odola. Boga txakur hegalaria.