Orozkoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu abendu guztian zehar etxeko txikienentzat, eguberrien karietara. Ekintza hauek hilabete honetako asteburu guztietan egingo dira, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitarte, 5 eta 9 urteko haurrei zuzenduta. Jardunaldi hauetan umeek, nagusiki, zenbait eskulan egiten ikasiko dute, hala nola, oparietarako poltsak, Gabonetako apaingarriak eta abar.
Dena den, ez dira hauek udalak antolatu dituen ekintza bakarrak; hauetaz gain, Orozkoko txikitxoek beste hainbat jardunaldiez gozatzeko aukera izango dute.
Abenduaren 5etik 16ra inguruko flora eta fauna izenaren pean erakustaldi bat antolatu da, udal liburutegian ikusgai egongo dena, astelehenetik ostiralera goizeko 12:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 19:00etara bitarte.
Bestalde, iragan abenduaren 10ean Orozkoko neska-mutilek Gorbeiako Parke Naturalera irteera bat egin zuten bertako inguruneetaz zenbait gauza berri ezagutu eta ikasteko, Arkaitz Olabarria ingurune zinegotziak eta Josu San Pedro alkateak gidatuak izan zirelarik.