Genero indarkeriaren aurkako hainbat ekintza azaroaren 25aren karietara

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko aza. 23a, 00:23

Datorren azaroaren 25ean, urtero lez, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako eguna izango da eta, horren karietara, hainbat ekintza antolatu dira gure eskualdean.

Datorren azaroaren 25ean, urtero lez, emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako eguna izango da eta, horren karietara, hainbat ekintza ezberdin antolatu izan dira gure eskualdean.

Besteak beste, Aiarako udalak Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduriko marrazki lehiaketa bat jarri izan du martxan etxeko txikienen sormena eta gai honekiko kontzientziazioa piztearren. Umeen lanak ikusgai egongo dira goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00ak bitarte eta arratsaldeko 17:30 burutuko dute sari banaketa. Horren ostean, eta oraingoan ere haur-publiko bati zuzendurik, txotxongilo emanaldi bat izango da Adam Proiektua izeneko eta herrian duela aste gutxi batzuk azalduriko talde batek aurkezturik. Gero, udaletxearen aurrean kontzentrazioa burutuko da genero indarkeriaren kontra horren ostetik bertara urreratzen direnek “Bua chaval!” izenarekin aurkezturiko euskarazko umore-bakarrizketa batez disfrutatzeko aukera izango dutelarik.

Laudion, bestalde, bai udalak eta baita Solastiar emakume elkarteak ere askotariko ekintzez osaturiko programa bat kaleratu dute egun honi begira. Gaur bertan, azaroak 23, “Butaken Gelan” Maria Blanco abokatuak emaniko hitzaldi bat izango da honen karietara; banaketa eta dibortzioen inguruan. Halaber, udalak datorren abenduaren 1era bitarte luzatuko den argazki erakusketa bat jarriko du martxan “Kolpeak ez dira min ematen duten bakarrak” izenburupean. Erakustaldia bukatzen den egunean bertan, arratsaldeko 18:30etan hizketaldi bat egongo da Pamela Palencianoren eskutik, zeinak, besteak beste, genero indarkeriaren ondorioak pairatu behar izan dituen. Azaroaren 25erako kontzentrazioa dago deitua Herriko Plazan eguerdiko 13:00etan. Azkenik , esan beharra dago Solastiar erakundeak zine-forum bat antolatu duela Udal Lanbide Heziketa Zentroan “No tengas miedo” filmaren inguruan.

Egun berean, bestalde, kontzentrazioak burutuko dira gure eskualdeko herri garrantzitsuenetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide