Gauza asko esan daiteke gure eskualdeko gazteriari buruz baina, argi dago, horien artean ezin izango litzatekeela esan pasiboa denik. Izan ere, azkenaldi honetan hainbat ekintzataz gozatzeko aukera izaten ari gara ikasle eta gazte talde ezberdinek antolaturiko jaialdi eta antzekoei esker. Ez bakarrik jai giroa jorratzeko, baizik eta baita ere aldarrikapenari lekua egiteko. Izan ere, datorren azaroaren 26ari begira eskualdeko, Aiaraldeko, gazte independentistek hirugarren Independentzia Eguna antolatu dute Urduñan. Jai giro bikaina izango dugu aurten ere Urduñako kaleetan eta bertara hurreratzen garenek hamaika ekintzetaz gozatzeko aukera izango dugu eta, dena jaia ez denez gero gure eskualdeko gazteei zuzenean eragiten dieten gai eta problematika ezberdinen inguruko mahainguruak antolatu izan dira baita ere egun guztian zehar. Laburbilduz: herri bazkaria, jokoak, manifestazioak eta musika (Apurtu Arte, Iheskide, Honat...) izango ditugu larunbatean Salbadaren gerizpean. Beraz, ez hutsik egin, aldarrikapen eta jai giro bikainak izango ditugulako Urduñako hirian.