Gogotsu dator udazken honetan Amurrioko Gazte Asanblada

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko urr. 26a, 09:57

Gazte Asanbladak udazkeneko kanapaina berria kaleratu du, gaztetxe bat eskuratzera bidean. Duela 5 bat urte sortu zen AGA, Amurrion espazio publiko autogestionatu bat sortzeko helburuarekin. Gaztetxea aldarrikatzeko iragan ostiralean, hilak 21, zenbait gaztek kanpainaren hasiera festa antolatu zuten Amurriotik; ondoren etorri zen prentsaurrean kaleratu zuten. Azaroan eta abenduan zehar, hainbat ekintza egingo dituzte.

Gazte Asanbladak udazkeneko kanapaina berria kaleratu du, gaztetxe bat eskuratzera bidean. Duela 5 bat urte sortu zen AGA, Amurrion espazio publiko autogestionatu bat sortzeko helburuarekin. Gaztetxea aldarrikatzeko iragan ostiralean, hilak 21, zenbait gaztek kanpainaren hasiera festa antolatu zuten Amurriotik; ondoren etorri zen prentsaurrean kaleratu zuten. Azaroan eta abenduan zehar, hainbat ekintza egingo dituzte.

  • Azaroaren 4ean: euskararen bilakaerari buruzko hitzaldia 19:00etan Kultur Etxean. 
  • Azaroaren 18an: Herriko Plazatik abiatuta Batukada eta gero kalejira. Arratsaldeko 18:00etan. 
  • Abenduaren 2an: Joxe Mari Iriondoren eskutik Xabier Lete eta Mikel Laboari buruzko hitzaldia. 
  • Abenduaren 10ean: Gaztetxearen aldeko jaia. 

Webgune berria

Bestalde, Amurrioko Gazte Asanbladak dagoeneko sarearen bitartez bere ekintzen eta jardueren berri izateko tresna bat kaleratu berri du; web orria. Duela gutxi sareratu duten arren, bada zer ikusia: berriak, asanbladaren aurkezpen txikitxo bat, argazkiz zein bideoz osaturiko multimedia txoko bat... Aipatzekoa da, bestalde, Amurriokoa dela web orri bat kaleratzen duen eskualdeko lehen gazte asanblada, beste guztiek (Laudio, Orozko eta Urduña) blogen aldeko apustua egin baitute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide