Inauterien prestakuntza parte-hartzailea bultzatuko du Jaiak Koordinakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko urr. 25a, 12:37

2012a Laudioko Jaiak Koordinakundeak inauteriak antolatzen dituen bigarren urtea izango da (izatez, hasiak dira dagoeneko) eta, horren karietara, deialdia luzatzen hasiak dira dagoeneko jendeak prestakuntza bileretan parte har dezan. 

2012a Laudioko Jaiak Koordinakundeak inauteriak antolatzen dituen bigarren urtea izango da (izatez, hasiak dira dagoeneko) eta, horren karietara, deialdia luzatzen hasiak dira dagoeneko jendeak prestakuntza bileretan parte har dezan. 

Euren helburua aurten, beste inoiz baino gehiago, herritarren parte-hartzea sustatzea izango da eta horretarako hainbat bide jarri dituzte martxan laudioarrek euren iritzi eta proposamenak plazaratzeko. Edozein ekarpen ongi etorria izango dela adierazi dute Jaiak Koordinakundekoek: desfilean parte-hartzea handitzeko, inauteri gaua zein sari banaketa aldatzeko edota haurrentzako ekitaldiak hobeto diseinatzeko. Iritzi eta ekarpenak helarazteko bide horiek teknologia berriei daude estu-estu loturik blog, posta elektroniko zein sare sozialen bidezkoak izango baitira. Honatx:

Posta elektronikoa: jaiakoordinakundea@gmail.com
Facebooka: www.facebook.com/jaiakordinakundea
Twittera: www.twitter.com/laudiokojaiakk
Bloga: inauteriak.wordpress.com

Mezuak azaroaren 30era arte bidali ahalko dituzte nahi duten guztiek. Gogoratu, bestalde, Lezagako sorgina otsailaren 18tik 21era bitarte izango dela gurean; ez galdu, beraz, 2012ko Laudioko inauteriak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide