Igande honetan, urriak 16, Nafarroa Oinez ospatuko da Tafallan Hamaika 11n lelopean Garcés de Los Fallos ikastolak antolaturik. Euskal Herriko hamaika txoko ezberdinetatik joango da bertara euskaltzale andana, kasta honetako jai batek agintzen duen moduan, eta Laudio behintzat ez da salbuespen bat izan. Bertara joan nahi dutenei errestasunak eman eta bertaratzea sustatzeko Laudioko Udalak autobusak jarri ditu; autobusok igande goizeko 9:30etan aterako direlarik institutu paretik. Itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da Tafallatik. Sarrerak Laudioko Udaleko euskara arloan hartu behar dira (udaletxeko hirugarren pisuan) hamar euroren truk, azkar ibil zaitezte epemuga gaur bertan bukatzen baita eguerdiko 13:00etan. Bestalde, kontuan har ezazue 18 urtetik beherakoek gurasoek izenpeturiko baimen bat eraman beharko dutela derrigorrez sarrera erosi eta autobusean igo ahal izateko.