Indian ezarririko Vicente Ferrer Fundazioaren eta Keniako Deradeinen bi proiektu diruz lagunduko ditu, esan bezala, Laudioko udalak. Lehenari 6 400 euroko laguntza luzatu dio India hegoaldeko Anantapur hirian kokatuta dagoen Adepalli urtegia zaharberritzeko eta, aldiz, bigarrenari 3951 euro Kiberako (Nairobi iparraldeko distritu bat) eskolako haurren elikatze programa aurrera eraman ahal izateko.
Deradein Gobernuz Kanpoko Erakundea 2007an Vasco Catalana elkartetik ailegaturiko laguntzaren bitartez eraiki egin zen, bere helburua hirugarren munduko hezkuntzari bultzada bat ematea da eskolak eraikiz eta irakasleak formatuz. Bestalde Vicente Ferrer POUMeko (Partido Obrero de Unificación Marxista) militante eta jesuita ohiaren ekimenaren ondotik sorturiko erakundeak berrogei urtetik gora daramatza India hegoaldeko nekazal eremuetan dagoen atzerapen egoerari aurre egiten eta, denboraren poderioz, nazioarteko oihartzuna duen ekimena izatera ere iritsi izan da. Gogora ekar dezagun, halaber, iaz Nobel Sarietarako kandidatoetako bat izan zela erakunde hau. Azken honek bi milioi pertsonari bideratzen dizkio bere laguntzak, bi mila herri ezberdinetan eta 2 200 bat langilerekin; diskapazitateren bat duten edo umezurtzak diren haurrak laguntzen dituzte, hospitaleak eraiki, eskolak...
Indian ezarririko Vicente Ferrer Fundazioaren eta Keniako Deradeinen bi proiektu diruz lagunduko ditu, esan bezala, Laudioko udalak. Lehenari 6 400 euroko laguntza luzatu dio India hegoaldeko Anantapur hirian kokatuta dagoen Adepalli urtegia zaharberritzeko eta, aldiz, bigarrenari 3951 euro Kiberako (Nairobi iparraldeko distritu bat) eskolako haurren elikatze programa aurrera eraman ahal izateko. Deradein Gobernuz Kanpoko Erakundea 2007an Vasco Catalana elkartetik ailegaturiko laguntzaren bitartez eraiki egin zen, bere helburua hirugarren munduko hezkuntzari bultzada bat ematea da eskolak eraikiz eta irakasleak formatuz. Bestalde Vicente Ferrer POUMeko (Partido Obrero de Unificación Marxista) militante eta jesuita ohiaren ekimenaren ondotik sorturiko erakundeak berrogei urtetik gora daramatza India hegoaldeko nekazal eremuetan dagoen atzerapen egoerari aurre egiten eta, denboraren poderioz, nazioarteko oihartzuna duen ekimena izatera ere iritsi izan da. Gogora ekar dezagun, halaber, iaz Nobel Sarietarako kandidatoetako bat izan zela erakunde hau. Azken honek bi milioi pertsonari bideratzen dizkio bere laguntzak, bi mila herri ezberdinetan eta 2 200 bat langilerekin; diskapazitateren bat duten edo umezurtzak diren haurrak laguntzen dituzte, hospitaleak eraiki, eskolak...
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide