Aurten ere Oinezbusa ekimena jarri du abian Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko ira. 30a, 19:51

Iragan ikasturtean egin izan zen era berean aurten ere Amurrioko udalak Oinezbusa proiektua jarri du martxan. Ekimen honen helburua zera da: herriko haurrek etxetik eta eskola arteko bidea oinez egitea, hala euren eta ama naturaren osasunari onura egiteko. 

Iragan ikasturtean egin izan zen era berean aurten ere Amurrioko udalak Oinezbusa proiektua jarri du martxan. Ekimen honen helburua zera da: herriko haurrek etxetik eta eskola arteko bidea oinez egitea, hala euren eta ama naturaren osasunari onura egiteko. 

Guzti honen dinamika oso sinplea da, eta kontua da amurrioarrek giza-autobus baten antzeko zerbait sortu egin zutela. Guraso bolondres batzuek haur talde baten gaineko ardura hartu egiten dute eta hauekin batera oinez gune konkretu batzuetan zein etxerik etxe geldialdiak egiten dituztelarik haur gehiago eurei bat daitezen. Hala, pixkanaka-pixkanaka eskolara iritsi egiten dira. 

Era horretan, Amurrioko ikastetxe ezberdinetako ikasleak hainbat ordutan geratzen dira hainbat leku ezberdinetan euren eskoletaranzko bideari ekiteko. Hurrenez hurren, Aresketa Ikastolakoak Guk-en ondoan geratzen dira egunero goizeko 8:45etan, Lucas Rey-koak leku berean geratzen dira 9:15etan, Virgen Niña-koak Juan Urrutia enparantzan 8:45etan eta Zabaleko Ikastetxe Publikokoak Arenalden 9:15etan. 

Oinezbusa proiektua ez da soilik Amurrion bideratzen, izan ere, Agenda 21 ekimenaren barruan dagoelarik Euskal Herriko hainbat herritan aurkitu dezakegu jarduera hau, hala nola, Lemoan, Igorren, Arratian... herri horietan duela hainbat urte jarri zen martxan. Oinezbusa duela zenbait urte Ingalaterran walking school bus izenez martxan jarri zen antzeko proiektu batean du bere oinarria eta dagoeneko mundu guztira ere zabaltzen hasia da. 

Proiektu honek eskura ematen dizkigun hainbat abantaila jakinarazi dituzte antolatzaileek, besteak beste, ikasleek aire freskoa hartzen dutela eta horrek goizean biziberritu eta berrindartzeko laguntza ematen duela, kale-segurtasuna ikasi egiten dutela eta beste haurrekin hobeto erlazionatzen direla. Ekimena arrakastasua izaten ari da oso eta Amurriokoaz gain gure inguruan berau zabalduz joango dela dirudi hurrengo urteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide