Aurreikuspenei kasu egiten badiegu badirudi aurtengoa izango dela aiarar txakolingileentzat azken urteetako mahatsaldirik onenetarikoa. Datu guztien arabera aurten ekoizpen errekor bat hautsi egingo da, milioi erdi kilo mahats biltzea espero delarik. Klimak kontrakoa ahalbidetzen ez badu behintzat aurten kantitate zein kalitate hobeagoak izango direla diote mahats bilketari dagokionez, fruitu handiago eta zaporetsuagoak egongo omen dira José Antonio Merinoren, Arabako Txakolina-ren gerentearen, esanetan.
Iazko neguarekin konparatuz aurtengoa askoz eta leunagoa izan denez aukera egon da mahastien adarren mozketa lehenago egiteko. Horretaz gain, euri nahiko proportzionatuak egon dira udaberrian zehar, nahiz eta horrek lur korrimendu txikiak sortu dituen zenbait puntutan. Guzti horrek mahatsaren kalitatea hobetzea ahalbiderazi du. Gauzak ahala mahats bilketa hamabi egunez aurreratzea erabaki dute, irail eta urri bitartean jazoko da ekintza hori hain zuzen ere.