Laudio Metal iragan apirilean itxi egin izan zen udalak lokalaren berregituraketa baldintza batzuk mahai gainean jarri izan zituenetik. Hiru hilabeteren ostean musikazaleen bilketa gune horren antolatzaileak lokal baten bila dabiltza bertan kontzertuak antolatzen jarraitu ahal izateko. David Hernandezek, talde honen bultzatzaileetako batek irrati pribatu bati egindako adierazpenetan jakinarazi zuen hainbat proiektu eta aukera dituztela une honetan eskuen artean; horietariko bat egun Drumgorri aretoa dagoen lekutik gertu eszenatoki bat eraikitzea izango litzateke eta beste biak kontzertuak burutzeko gune hori herrian bertan egitea Aldaikoerreka enparantzako edota kultur etxeko espazioren bat horretarako egokituz.
Laudio Metalek baita ere Aiaraldeak beste herri batzuetan finkatzeko aukerak jaso izan ditu, Amurrioko Reforretik hain zuzen ere. Dena den, antolatzaileak 100 metro koadroko lonja batean biltzen dira gaur egun eta, hala, ez daukate kontzertuak egiteko aukera askorik. Talde honen etorkizuna Udalak hartzen duen erabakiaren araberakoa izango da. Gogora dezagun, bestalde, Laudio Metal iragan urteko urtarrilean sortu zela eta bere jaiotzatik erreferentziazko puntu bilakatu izan zela Euskal Herri mailan, bertara estatuko zein munduko beste gune batzuetako talde anitz hurbildu izan ziren eta ehundaka bisitari jaso zituzten.