Irrati pribatu bati egindako adierazpenetan Laudioko PSEko bozeramaile den Txaro Sarasuak jakinarazi du bere taldeak ez duela gobernu juntan parte hartzeko asmorik, haren esanetan erabakirik eta garrantzitsuenak plenoetan hartzen direlako eta berak esan bezala ez dagoelako prest gobernu juntara sartzeko “gero bota gaitzaten egia esaten dugunean”.
Era berean Sarasuak Natxo Urkixo alkate berriak zinegotziei bideratua dagoen dirua murriztearen inguruan hartu duen erabakia kritikatu du. Orain arte liberatuak ez ziren zinegotziek 450 euro garbi jasotzen zituzten hilabetero eta zinegotzi sozialistaren esanetan diru kantitate hori ez da aski zinegotzi izateak dakarren gastuei aurre egiteko: tinta, papera… Bere iritzia defendatzeko orduan Sarasuak adierazi egin izan zuen oraingo gobernu taldeak garrantzi gehiago ematen diola oposizioko taldeetako kide diren zinegotziek jasoko dituzten dietei eurek jasoko dituztenei baino; gogoratu du, halaber, oposizioko zinegotziek ere enpresetan lan egiten dutela eta hamaika arazo izaten omen dituztela lana eta politika bateratzeko, haren esanetan berak lan egiten zuen enpresatik ere bota egin zuen ugazabak zinegotzi lana egiten zuelako.
Era berean, Sarasuak adierazi izan du nola geroz eta leku gehiagotan bizkartzainek ez duten udaletxeetan sartzeko aukerarik PSE plenoak goizean egitearen alde jarriko dela ordu horretan udaltzainak udaletxean daudelako.