Amurrio Bidean erakundeak inkesta bat luzatu izan zien duela gutxi 220 bat amurriarri herrian, euren ustez, zer hobetu behar zen jakiteko. Inkesta egin zutenek 880 gomendio eta iradokizun inguru jaso zituzten inkestatuen aldetik eta bertatik ondorioztatu ahal izan zen Amurriok gehien hobetu behar duena, herritarren ustez, komunikazioen alorra izan beharko litzatekeela horren ondotik beste hainbat afera joango zirelarik, hala nola, hezkuntza, merkataritza, aisia zein kirola. Amurrioko emakumeek estetikaren eta zerbitzu pertsonalen, etxerako zerbitzuen, haurren zainketaren zein merkataritzaren alorren inguruko kezka handiagoa adierazi zuten artean gizonezkoen ingurumena, turismoa eta zerbitzu profesional izan zituzten hizpide.
Esan bezala, garraioaren alorra da amurrioarrak gehien kezkatzen dituen kontua, hauek Gasteizekiko komunikazioak hobetu eta eskualde mailako autobus zerbitzu bat ezarri beharra dagoela adierazi zuten. Era berean garbiketa zerbitzuen hobekuntza eta arropa modernoa zein produktu ekologikoak salduko dituzten denden irekitzea hartu zuten lehentasun gisa. Amurrioko biztanleek, bestalde, estalki gabeko kiroldegi baten zein eskualde mailako ospitale baten eraikitzea ikusten dute beharrezkotzat. Ingurumenaren zainketa, janari azkarreko jatetxeak eta haur zein hirugarren adinekoak zaintzeko zerbitzuak eskatzen dituzte, halaber, aiarar herriko bizilagunek.