Araba Euskaraz jaialdiaren karietara eta Arabako herrien arteko txapelketaren baitan iragan igandean Laudion jokatuzen pilota-norgehiagokan Amurriok Agurain garaitzea lortu zuen, Aiarako herrira bertatik hurreratu ziren jarraitzaile guztien txaloen eta animoen babesaren pean. Amurriarrek, aski sufritu eta gero eskuratu zuten garaipena. Hala, Aiaraldeko pilotariek hirugarrenez lortu dute txapela lehiaketa honetan, iazko titulua berrituz.
Arabako herrien arteko lehiaketako azken hiru norgehiagokak, esan bezala, Laudioko Lamuzako frontoian jokatu ziren, eskuzko modalitatean. Kadete modalitatean izan zen lehena eta horretan Amurriok irabazi zion Aguraini 22-7 tanturekin. Gazteen mailan jokatu zen hurrengoa eta honetan garaipena estuagoa izan zen aiararrentzat, 22-17 irabazi baitzuten. Azken partidan, senior kategorian, Agurainek irabazi zuen arren (22-18) Amurriok finala garaitua zeukan aurreko bi partidak irabazi izateagatik.