Eusko Jaurlaritzak Jesuriko Parke Eolikoaren eraikitzea onartu berri du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2011ko eka. 8a, 12:49

Handia izan da azkeneko hilabeteetan Laudio eta Orozko artean, Jesuri inguruan, eraikiko den haize-erroten gunearen inguruan. Jakin dugunaren arabera, eta hamaika talde ekologistek proiektuaren bideraezintasuna salatu zuten arren, Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio parkea eraikitzeari. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko maiatzeko alean jakitera eman denez Eusko Jaurlaritzak baimena eman berri du beraz Jesuriko Parke Eolikoaren eraikuntza burutu ahal izateko, energia eta meategi zuzendariaren xedapenei jarraiki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide