Bernabé Unda, Eusko Jaurlaritzako garapen, industria, merkataritza, eta turismo sailburua, izango da Tubacex arabar enpresak Austrian irekiko duen lantegi berria inauguratuko duena. Aste honetan zehar Austria eta Alemanian zehar bidaia egin behar du Unda jaunak euskal enpresariek zonalde honekin duten harremana nolabait indartze aldera, europar merkaturik nabarmengarria izanagatik.
Besteak beste, Undak Sttugart alemaniar hirian kokaturik dagoen Mercedes Benz beribil enpresari egingo dio bisita entitate honek Gasteizen duen lantegiaren etorkizuna negoziatze aldera, gogora dezagun berau dela EAEko lantegirik eta garrantzitsuenetarikoa dela arabar hiriburukoa. Bavariako Gobernuko zenbait ministrori, Munich hiriko merkataritza ganbarari, Fraunhofer zentro teknologikoari eta Blechexpo feriari egingo dizkio bisitak ere sailburuak.