Denok dakigu Laudiok duen ondare historiko eta kulturala ez dela urriegia ere, kontua da berau ez dela oso ezaguna turismo ibilbide garrantzitsuenetik alboratuta izanagatik. Egoera hori albo batera uzteko udalak ondare hori ezagutarazteko plan bati eman dio hasiera. Duela urte bete hasi egin zen orain aurkeztu izan den plan honen lehen hastapenetako bat une hartan udal gobernutik Ermuko Santa Luziako talde arkitektonikoa turismo gidetan seinalatzeko eskaerak igortzen hasi izan zirenean. Orain, antzerako zerbait burutu nahi da herriko interes historikodun beste eraikin gehientxuenekin.
Beste gauza askoren artean udalak Santa Luziara igotzeko bide berri bat ireki izan du, egurrezko oholekin, euskailuekin eta eskailerekin prestatua dagoena segurtasuna bermatze aldera. Halaber, Ermu inguruan dauden zenbait elurtegi, karea egiteko ola eta martxan jartzera iritsi ez zen meategi bat ikuslearen bistara jartzeko ahaleginak egin izan dira, berritze lanak burutzearekin batera. Era berean, Kamaraka eta Goikogane mendien artean dauden Burdinezko Gerrikoaren zenbait egitura berritzeari ekin izan zaio, bertako lubaki eta ametrailadorentzako hobiek interes handia baitaukate alor historikotik begiratuta. Hondar hauek bisitatzeko abian jarriko diren bideak seinalizazioa izango dute eta seinale horietan gaztainondo hosto baten gainean “Basabideak” hitza azalduko da, herriaren armarriarekin batera. Seinale hauek aitzin aipaturiko eraikinen ondoan izango dira jarriak bisitariek hauen informazioa jaso eta ingurua hobeto ezagutze aldera.
Udala ibilbide turistiko honen bultzatzeaz arduratuko da eta beste hainbat gauzaren artean Aiaratur eta bestelako norakoen bitartez honi buruzko informazioa sakabanatuz. Bestalde, www.laudiokoudala.net web atarian mendi-bide hauen inguruko informazioa duten GPS informazioak jaisteko aukera emango dute.